DBH.4. MAILAKO IKASLEEN AGURRA
Ekainak 13an Mariaren bihotza Ikastolan gurekin hainbeste urte pasa dituzten ikasleen agurra ospatu genuen. Urtero emozioz beteriko momentuak bizitzen ditugu eta aurten ez da desberdina izan.
Hasiera eman genion elkarrekin otoiz egiten eta jarraian Hezkuntza Elkarteko kide guztiek hitz politak eta hunkigarriak izan zituzten. Orlen banaketa egin eta gero teknologiei esker urte hauetan guztietan bizitako zenbait momentu birbizitu genituen argazkiak ikusten. Bukatzeko dantzarien eskutik agurra eta ikasle, guraso eta irakasleak batera Agur Jaunak abestu genuen. Eta nola ez ondoren ikastolako patioan elkartu eta topa egin genuen.
ZORTE ON ETA HOBERENA OPA DIZUEGU!
Tags: Despedida agurra Mariaren Bihotza Ikastola
Meneame |
del.icio.us




