"Taize" Otoitza Hilabetero
Orain dela bi urte Askartza Claret ikastetxeko fede taldeetan dauden zenbait gazte Taize-ra joateko aukera izan genuen. Hara iritsi bezain pronto hango eguneroko martxan sartu ginen: otoitzak, Bibliari buruzko hitzaldiak, tailerrak, lan taldeak... guzti hori mundu osotik hara joandako beste milaka gazteekin. Egunean zehar hiru bider kanpaiak jo eta otoitzera joaten ginen... otoitz xumeak bezain ederrak. Handik bueltatu eta gero hango otoitza egiteko erarekin jarraitzeko erabakia hartu genuen, eta horrez geroztik hilabetero behin elkartu egiten gara otoitza hango erara egiteko. Musika lagun, Jainkoa protagonista nagusia dugu otoitzean gure hausnarketak eta hitz traketsak alde batera utziz, Jainkoak bere Hitzaren bidez oparitzen digun harremana onartzea da oinarria. Hitz hauek amaitzeko askotan abesten dugun kanon baten letra: Eskerrak Jaungoikoari ona baita.




Meneame
del.icio.us
No hay Comentarios »
TrackBack URI
Dejar un Comentario